Ekintzailea eta ameslaria, horrelakoa da Roberto San José, Roqueland izeneko fantasiazko unibertso honen egilea.
Parisen jaioa 1959an, txikitatik bihurria eta urduria, bere irudimenak ez zuen inoiz mugarik izan eta bere gelako hormetatik haragoko abenturak bizitzeko aukera ematen zioten aparteko mundu txikiak sortzen gozatzen zuen.
Gaztaroan, sormenarekiko grinari eutsi zion beti, maketak muntatuz eta diseinatuz, beraiekin amesten jarraitu ahal izateko.
Galdakaon, 1998an, Delicatessen Roquechar, xehetasunean oinarritutako janaridenda bat sortu zuenean, ez zuen zalantzarik izan bere bezero berezienentzat, haurrentzat, espazio bat erreserbatzeko. Kristalezko kaxoi bat, dendatik kanpo zein barruan ikus zitekeena, eta han zegoen bere lehen obra, tren zahar batek inguratzen zuen miniaturazko hiri batean inspiratua.
Magia Robertoren lehen tailerra bihurtu zen trasteleku txiki batean sortzen zen, eta, bertan, autoikaskuntzak gidatuta, mekanismo bakar eta konplexuak egin zituen, bere ideiak biziberritzen hasteko.
Urteen poderioz, berak eta bere maketek elkarrekin eboluzionatu zuten, eta txikitan izan zituen ametsak errealitate bihurtzen dira gaur egun mogimenduan fantasiazko espazio honetan.
«Ez diogu jolasteari uzten, zahartzen ari garelako; zahartzen ari gara, jolasteari uzten diogulako».